XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aktibitateak

1. Zerrendatu zeure etxeko aparailu elektrikoak.

Aukera ezazu egokia deritzozun sailkapen irizpidea eta egin multzoak.

Zeure irizpidearen aukeraketa arrazoitu.

2. Irudika ezazu zuzenki elementu hauetaz osaturiko zirkuitu elektriko baten eskema pila bat, bi bonbila seriean, etengailu bat eta amperemetro bat.

3. Zergatik erabiltzen da beruna fusibleetan?

4. Karga elektrikoak potentzial ezberdineko puntu batetik bestera eramateko, lana garatu behar dugu ala haiek garatzen dute?

5. Zein da amperemetroa eta voltimetroaren arteko funtsezko diferentzia?

6. Ikasle talde batek egiaztatu nahi du eroale metaliko baten luzerak ea eragina duen korronte elektrikoaren igarotzeari azaltzen dion erresistentzia elektrikoan.

Honetarako kobrezko bost eroaleren erresistentzia elektrikoak neurtzen dituzte, guztiak 4 . 10-6 m2-ko sekziozkoak; berauen luzerak, hurrenez hurren 10 m; 15 m; 20 m; 25 m eta 30 m dira.

a) Saioan zehar aldagai kontrolatuak ondoko hauek izan dira:

1. Eroalearen sekzioa eta luzera.

2. Material mota eta erresistentzia elektrikoa.

3. Material mota eta sekzioa.

Aukeratu erantzun egokia.

b) Nolako muntaia egin behar dute erresistentzia neurtzeko? Irudikatu eskema bat.

c) Ondoko emaitzak lortu baziren, baieztatzen da hasierako hipotesia?

d) Adierazi lortutako emaitzak hizkera zientifiko egokian.

7. Garasta ubide bat bi erretenetan banatzen da.

Ederki ulertzen da bi erretenen emaria, ubidekoaren baliokidea izatea, eta sekzio handieneko erretenak ur gehiago eramatea.

Zerbait antzekoa gertatzen da elektrizitatearekin.

Azal ezazu.

8. Eroale batetik igarotzen den korrontearen eta hodi batetik igarotzen den uraren artean parekidetasun bat ezar daiteke.

Zerekin alderatuko zenuke korrontearen intentsitatea?

Eta potentzial diferentzia?

Hodiaren erresistentzia, zein faktoreren menpe dago?

9. Metal berezko bi eroale zilindriko dauzkagu eta batak bestearen luzeraren bikoitza dauka baina erradioaren erdia.

Bietariko zeinek aurkezten dio erresistentzia handiagoa korrontearen igarotzeari, laburrenak ala luzeenak?

Arrazoitu erantzuna.

10. Bere potentzial diferentziak konstante dirauen generadore baten poloei, elkarren segidan, balio ezberdineko erresistentzia batzuk konektatzen zaizkio.

Hauetariko zeinetatik igaroko da korrontearen intentsitate handiagoa?